Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 10 22 altsasu manifestazioa iruñean autobusa elgoibartikEspainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteei ezarritako epaia salatzeko elkarretaratzea egingo dute zapatuan Iruñean, Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean. Hara joateko autobusa antolatu dute Elgoibarren.

Iruñean egingo dute elkarretaratzea 17:00etan hasiko da eta Elgoibartik hara joango den autobusa 15:00etan irtengo da Txankakoatik. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Lanbroa eta Usua tabernetan egin daiteke autobusean joateko izenematea, eguenera bitartean. Autobuserako txartelak 10 euroan salduko dituzte.

 Espainiako Auzitegi Gorenak urriaren 9an jakinazari zuen Altsasuko gazteen epaia: kartzelan dauden zazpi gazteek preso jarraituko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak jaitsi dizkien: zazpi laguni hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie Gorenak; bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten baina aske zegoen lagunari, berriz, zerbait murriztu dio zigorra auzitegiak. Gorenak ezarritako zigorrak salatzeko elkarretaratzea egin zuten Elgoibarren, epaia jakinarazi eta biharamunean.

2019 10 22 autobusa iruñea altsasu elgoibar kartela

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza