Katalunian gaurko deitutako grebarekin bat egin dute hemen ere

Barren.eus 2019ko urr. 18a, 09:27

Grebara deituta daude gaur Katalunian, eta Elgoibarren, deialdira batu dira Elgoibar ikastolako DBHko ikasleak, eta elkarretaratzeak egin dituzte Alcortan Forging Groupen, Rodisan eta Mendaro Ospitalean, erreferendumera deitzea ez dela delitua esateko eta Kataluniari elkartasuna agertzeko.

Goizean goiz, lazo horiak eskutan hartuta ikusi ditugu Elgoibar Ikastolako DBHko ikasleak. Besteak beste, San Frantzisko iturrian eta Kalegoen plazako frontoian jarri dituzte lazo horiak, bai eta hainbat kartel ere. 'Erreferenduma ez da delitua', 'Bi herri, borroka bakarra', '#Tsunamidemocratic' eta ยด#ezduguonartzen' mezuak irakur zitezkeen karteletan. Mekan, berriz, atzo egin zuten geldiunea, eta gaur, elkarretaratzeak egin dira Elgoibarko eta Mendaroko hainbat enpresetan, gehiengo sindikalak deituta.

2019 10 18 Katalunia mobilizazioak ikasleak

2019 10 17 katalunia greba Elgoibar ikastola xingolak plazan

2019 10 18 elkarretaratzea katalunia greba bat mendaro ospitala

2019 10 18 elkarretaratzea katalunia greba bat rodisa

2019 10 18 katalunia babesa rodisa arratsaldeko txanda

2019 10 17 katalunia elkartasuna alcorta fg