Hauteskunde-mahaiak osatzeko ezohiko udalbatzarra egin zuten, atzo arratsaldean, Elgoibarko udaletxeko pleno aretoan. Mendaroko udaletxean eguerdian egin zuten zozketan aukeratu zituzten mahaikideak. Bietan, ordenagailu baten programak aukeratu zituen azaroaren 10ean egingo diren hauteskundee-mahaietan egon beharko duten presidente, bokal, eta horien ordezkoak.
•Hauteskunde mahaietako zozketaren emaitza
Elgoibarko Udalaren webgunean kontsulta dezakete herritarrek mahaikide izatea tokatu zaien ala ez. Horretarako NAN zenbakia sartu beharko dute honako lotura honetan
Mendaroko emaitzak eduki bezain laster jakinaraziko ditugu.