Matxinada delitua baztertu du Gorenak, baina segizio delitua egotzita, kartzelara zigortu ditu behin-behinean kartzelan zeuden agintariak: Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde izandakoa (13 urteko espetxe zigorra eta 13 urteko inhabilitazioa ezarri diote), Raul Romeva Atzerri kontseilaria (12 urteko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa), Joaquin Forn Barne kontseilaria (10 urte eta erdiko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa), Jordi Turull Presidentetza kontseilaria (12 urteko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa), Jordi Rull Lurralde Antolaketako kontseilaria (10 urte eta erdiko zigorra eta 10 urte eta erdiko inhabilitazioa), Dolors Bassa Lan eta Gizarte Gaietarako kontseilaria (12 urteko zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa), Carme Forcadell parlamentuko presidentea (11 urte eta erdiko zigorra eta 11 urte eta erdiko inhabilitazioa), Jordi Sanchez ANCko presidentea (9 urteko zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa) eta Jordi Cruixat Omniumeko presidente ohia (9 urteko zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa). Era berean, Santi Vila Kultura kontseilari ohiari, Carles Mundo Justizia kontseilariari, eta Meritxell Borras Gobernazio, Administrazio Publiko eta Etxebizitza kontseilariari 60.000 euroko isun ekonomikoa eta urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa ezarri diete, desobedientzia delituta egotzita.