Antolatzaileek "Altsasukoak aske" lelopean deitu dituzte herritarrak elkarretaratzera. 19:30ean izango da, Kalegoen plazan. Espainiako Auzitegi Gorenak atzo jakinarazi zuen Altsasuko gazteen epaia, eta espetxean dauden zazpi gazteek preso segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek Auzitegi Nazionalak ezarritako espetxe zigor urteak jaitsi dizkien. Zazpi laguni hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie Gorenak; bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten baina aske zegoen lagunari, berriz, zerbait murriztu dio zigorra auzitegiak.