Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 10 07 2019 09 30 pedro mugurutza etorbidea elgoibar 2Bizikidetza mahaiari, herritarrekin batera, kaleari zein izen emango zaion erabakitzea dagokiola azpimarratu du ezkerreko indar subiranistak, eta emakume izena jartzearen alde egiten duela gaineratu du.

 Elgoibarko EH Bilduk jakinarazi du zehaztapen batzuk egin nahi dituela, irailak 25eko osoko bilkuran ikur frankisten inguruan onartu zen mozioaren harira. "EH Bildun argi daukagu memoria historikoaren legea bere osotasunean bete behar dela, eta ahalik eta azkarren, gainera. Osoko bilkuran ere aipatu genuen, etxeetako atarietatik erretiratu gabe egon daitezkeen ikurrak kentzeko epeak finkatu behar direla premiaz, ez delako eztabaidan dagoen zerbait, erabakiak betetzea besterik ez da egin behar", azaldu EH Bilduk prentsa ohar bidez.

Era berean, Pedro Mugurutza kalearen izenaren inguruan dagoen eztabaidari buruz, hainbat argibide eman nahi dituzte. "Elgoibarko EH Bildutik berriz diogu legea bete behar dela, eta ez dagoela zalantzan Pedro Mugurutza izena kendu behar denik. Plenoan onartu zen mozioak honela dio, hitzez hitz, 3. puntuan: 'Pedro Muguruza kalearekin dagoen eztabaida mahai honetara (Bizikidetza mahaia) eraman eta errelato horren barruan herritarrei ere galdetzea zer nahiko luketen egin kale horrekin'. Beraz, bizikidetza mahaian, gure ustez, ez da eztabaidatu behar Pedro Mugurutza kaleari izena kendu behar zaion ala ez, baizik eta zein izenek ordezkatuko duen. Beraz, Elgoibarko EH Bildutik berretsi nahi dugu memoria historikoaren legea bete behar dela, eta Pedro Mugurutza kaleari izena aldatu behar zaiola. Bizikidetza mahaiak, herritarrekin batera erabaki beharko luke zein izen jarri behar zaion", argitu dute.
Izen berria jartzerako orduan emakume izen bat jartzea proposatzen dute, "oso egokia litzateke, oso gutxi baitauzkagu Elgoibarren".

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza