Ane Beitia izango da Eudeleko batzorde eragileko kideetako bat

Barren.eus 2019ko ira. 19a, 12:41

Elgoibarko IMH kiroldegian egin du gaur goizean Eudelek (Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko udalak biltzen dituen elkartea) urteko batzar nagusia, 2019-2023 agintaldirako gobernu-organo berriak izendatzeko. Elgoibarko alkate Ane Beitia da Batzorde Eragilea osatuko duten 15 ordezkarietako bat.

 Eudel udalen elkarteko Batzorde Eragilea (15 ordezkari hautetsi, elkarteburua barne) eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde batzordeak (bakoitzak 9 ordezkari hautetsi izango ditu) izendatu dituzte IMH Kiroldegian egin duten batzar nagusian. Elgoibarko alkate Ane Beitia izango da batzorde eragileko kideetako bat, eta baita Gipuzkoako Lurralde Batzordekoa ere. Eudeleko 245 udal bazkide zeuden arte hartzera deituak gaurko batzarrera.

Gasteizko alkate Gorka Urtaran izendatu dute Batzorde Eragileko elkarteburu, eta Urtaranek orain arte kargu hori zan duen Getxoko alkate Imanol Landaren eskutik jaso du aginte makila. Batzorde Eragile berriak, Elkartearen Estatutuei jarraituz, ordezkaritza parekatua du, eta zazpi emakumezkok eta zortzi gizonezkok osatzen dute. Horietatik hiru, lurralde bakoitzetik bat, 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietakoak dira. Honako hauek osatuko dute Eudelen Batzorde Eragilea datozen lau urteetan *(izen-abizenak, udalerria ta kargua):

  • Gorka Urtaran (Vitoria-Gasteiz, alkatea/elkarteburua)
  • Jose Antonio Santano (Irun. Alkatea/Elkarteburuordea)
  • Nagore Alkorta (Azpeitia. Alkatea/Ekarteburuordea)
  • Angela Eguia (Gordexola. Alkatea)
  • Txomin Sagarzazu (Hondarribia. Alkatea)
  • Ager Izagirre (Mungi.a Alkatea)
  • Aitziber Oliban (Erandio Alkatea)
  • Txelo Auzmendi (Asparrena. Alkatea)
  • Ane Beitia (Elgoibar. Alkatea)
  • Mikel Torres (Portugalete. Alkatea)
  • Saioa Elejabarrieta (Lemoa. Alkatea)
  • Iñigo Gaztelu (Larrabetzu. Alkatea)
  • Josune Irabien (Amurrio. Alkatea)
  • Koldobike Olabide (Legazpi. Alkatea)
  • Xabier Lertxundi (Hernani. Alkatea)

 

 • Urtaran, zortzigarren Elkarteburua eta Arabako bigarrena

Gorka Urtaran Eudel elkarteak izango duen zortzigarren Elkarteburua da, eta Arabako bigarrena, 1982an Euskadiko Udalen Elkartea sortu zenez geroztik. Imanol Landa azken agintaldiko elkarteburuaren eskutik makila jaso ondoren, Urtaranek “gure aurretik egon direnen eskarmentu eta ibilbidearen ondarea” nabarmendu ditu. Bere adierazpenekin, “norbere udalerriaren alde Udaletik lan egitea erabaki duten milaka herritarren ekarpena” ere gogoan eduki du, izan ere, “haietako gehienak bolondresak izan dira“.
Bestalde, Imanol Landak, agintea lagazeko ekitaldian, Eudelen azken lau urteotan izandako bizipenak gogoan izan ditu: “Bene-benetan uste dut euskal udalgintzak lorpen garrantzitsuak izan dituela lau urteotan. Gogor jardun dugu, elkarlanean, eta xede izan dugu zimenduak sendotzea, zimendu horietatik jarraituko dugulako Eudelen etorkizuneko eraikina altxatzen. Gainera, erakundeak bere historia osoan izan duen Batzorde Eragile anitzenaren errealitatetik egin dugu". Informazio osoagoa: eudel.eus

2019 09 19 eudel batzar nagusia elgoibar imh BARREN