Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 16 2016 05 16 eudel batzarra elgoibar zuzendaritza berriaElgoibarren egingo du batzar nagusia Eudelek, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko udalak biltzen dituen elkarteak. IMH kiroldegian batuko dira hainbat alkate datorren eguenean, irailaren 19an.

Eudel udalen elkartetik jakinarazi dutenez, batzarraren xedea da 2019-2023 agintaldirako Elkartearen gobernu-organo berriak izendatzea: Batzorde Eragilea (15 ordezkari hautetsi, elkarteburua barne) eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde batzordeak (bakoitzak 9 ordezkari hautetsi izango ditu). 

Elgoibarren egingo duten batzarrean Eudeleko 245 udal bazkideek hautagaitza bakarra bozkatu beharko dute, Gobernu-organo bakoitzerako aurkeztua (Batzorde Eragilea eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Batzordeak).
Elgoibarko alkate Ane Beitia da Batzorde Eragilerako zein Gipuzkoako Lurralde Batzordea osatzeko hautagaietako bat. Gaur egun zuzendaritzako kideetako bat da Beitia. Informazio osoagoa: eudel.eus

 • Elgoibarren hirugarrengoz
Honakoa ez da Eudelek batzar nagusia  Elgoibarren egingo duen aurreneko aldia. 2012. urteko eta 2015. urteko batzar orokorrak ere egin zituzten hemen, Herriko Antzokian, hain justu ere. Eguenean egingo dutena, IMH kiroldegian egingo dute, 10:30etik aurrera. Era berean, orain bi urte ere Elgoibarren batzartu ziren Eudeleko bazkideak, gobernu organoak berritzeko.

Botoak biztanle-kopuruaren arabera. Kide titular bakoitzak Batzarrean dituen botoak eskala honen araberakoak dira:

  • 1.000 biztanle arteko udalerriak: boto 1
  • 1.001 eta 2.000 biztanle bitarteko udalerriak: 2 boto
  • 2.001 eta 3.000 biztanle bitarteko udalerriak: 3 boto
  • 3.001 eta 5.000 biztanle bitarteko udalerriak: 4 boto
  • 5.001 eta 10.000 biztanle bitarteko udalerriak: 5 boto
  • 10.001 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerriak: 10 boto
  • 20.001 eta 50.000 biztanle bitarteko udalerriak: 15 boto
  • 50.001 eta 100.000 biztanle bitarteko udalerriak: 20 boto
  • 100.001 eta 150.000 biztanle bitarteko udalerriak: 25 boto
  • 150.00 biztanletik gorako udalerriak: 30 boto

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza