Elgoibarko Udalak hiru ordezkari izendatu behar ditu Mankomunitaterako, eta EHBilduk ordezkari bat edukitzea dagokiola uste du. "EH Bilduk jakin ahal izan duenez, banaketa hau egitea adostu dute EAJko eta PSEko udal taldeek: bi ordezkari EAJrentzat eta bestea PSErentzat". Indar subiranistak uste du zentzugabea dela azkenengo Udal Hauteskundetan 2.065 boto jaso zituen eta Udalean zazpi zinegotzi dituen EH Bildu Mankomunitatetik kanpo uztea, "Elgoibarren dagoen indar banaketa inondik inora errespetatzen ez duelako". Adierazi dutenez, aurreikusten duten indar banaketa horrek Elgoibar modu egokian ordezkatzea baino gehiago, alderdi interesei erantzuten die gehiago. "Beste behin, herritarren egiazko interesei eta elgoibartarren iritziari begiratu beharrean, alderdi interesei begira jokatzen ari da EAJ", esan dute.
Hausnarketa egiteko eta herritarren gehiengoaren interesei begira jartzeko eskatu dio EHBilduk Elgoibarko EAJri, indar subiranista Mankomunitatetik kanpo utzita Udaleko bigarren indar politikoa eta elgoibartarren zati handi bat ordezkatzen duena ordezkaririk gabe uzten duelako, "zinegotzi bakarra lortu duen PSEri lekua uzteko".
Hona hemenĀ Debabarreneko Mankomunitateko gaur egungo egitura eta ordezkariak.