Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 07 03 eh bildu elgoibar legegintzaldirako plazak agerraldiaElgoibarko EHBilduk legealdi berrirako dituen asmoen berri eman du Jon Peli Uriguenek, eta besteak beste, oposizio "arduratsu eta eraikitzailea" egiteko asmoa dutela azaldu du. Estreinakoz, gainera, oposizioak liberatu bat izango du.

 

Hauteskunde kanpainan elgoibartarrekin hartuko konpromisoak berretsi ditu Jon Peli Uriguenek, eta esan du herritarrak jarriko dituztela erdigunean. Bere berbetan, herritarren kezkak eta beharrak izango dira legealdi berri honetan egin nahi duten politikaren oinarri, eta esan du EHBilduk elgoibartarrekin eta Elgoibarrentzat lan egingo duela. Estreinakoz, gainera, oposizioak liberatu bat izango du, "herritarren alde lan egiteko". 2016an onartu zuten lege berri batek ahalbidetzen du 10.000 biztanletik gorako herrietan liberatu bat izatea oposizioak, eta lege horretan oinarrituta, Jon Peli Uriguen izango da oposizioaren liberatua datorren legealdian. Hortaz, jardun osoko lana eskainiko dio politikari. Zentzu horretan, aurreko kanpainan abiatutako Auzoz auzo kanpainarekin jarraitzeko asmoa agertu du EH Bilduk, "auzotarrekin hartutako konpromisoa beteta". Maiztasun jakin batekin, auzoetara joango dira EH Bilduko ordezkariak, haien kezkak eta konponbide posibleak zeintzuk diren lehen eskutik ezagutzeko.

 • Elkarrizketa eta adostasunak

Elgoibarko EHBilduk 2.065 boto eskuratu zituen maiatzaren 26ko Udal Hauteskundeetan, eta horrek zazpi zinegotzi eman dizkio. Uriguenek gogoratu du EAJk gehiengo absolutua galdu duela, eta horrek elkarrizketa eta adostasunak bilatzera bultzatuko dituela. EHBilduk jarrera irekia eta arduratsua hartuko duela nabarmendu du. Horrez gain, Uriguenek uste du politika publiko aurrerakoiak martxan jartzeko garaia dela, eta uste du hori posible izango dela Udalaren egitura berrian, EHBildu, PSE eta Podemos elkartuta. Oposizioko lehen indarra izanik, proiektu eta arazo jakin batzuen aurrean gehiengo berriak bilatzeko eta gidatzeko konpromisoa erakutsi du EHBilduk.

Agerraldiaren bukaeran EHBilduk babesa eta elkartasuna adierazi die Kalegoen plazako eraikina erortzearen ondorioz kaltetuak izan diren guztiei, eta eskerrak eman dizkie ostiraletik aurrera ezbehar horren bueltan lanean jardun duten profesional guztiei.

∞Lotura duten albisteak:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza