Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 06 19 gipuzkoa batzar nagusiak agintaldi hasieraGipuzkoako Batzar Nagusiak 51 batzarkidek osatzen dituzte, eta horietako bat da Andrea Arriola jeltzalea. Batzarkideek atzo hartu zuten kargua, XI. agintaldia abian jartzeko bilkuran.

Elgoibarko Udalean EAJ-PNV alderdiko zinegotzia izateaz gainera, Gipuzkoako Batzar Nagusietan batzarkide izango da Andrea Arriola elgoibartarra. Atzo eratu zituzten Batzar Nagusiak, eta 51 batzarkideek kargua hartu zuten. Mahaia eta Batzar Nagusietako lehendakaria aukeratzeko bozketak ere egin zituzten XI. agintaldia abian jartzeko bilkuran. Xabier Ezeizabarrena jeltzalea aukeratu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente, bozketan EAJren, PSE-EEren eta PPren aldeko botoak jaso eta gero. Boto zuria eman zuten EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek.
Batzar Nagusietan 51 ordezkari daude; hogei EAJkoak, hamazazpi EH Bildukoak, bederatzi PSE-EEkoak, lau Elkarrekin Podemosekoak eta bakarra, PPkoa. Informazio osoagoa: w390w.gipuzkoa.net

2019 06 19 gipuzkoa batzar nagusiak andea arriola

2019 06 19 gipuzkoa batzar nagusiak ezeizabarrena djg sge

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza