Larraul eta Berrobi albiste izan ziren atzo. Bi herri horietan PSE-EEk bakarrik aurkeztu zituen zerrendak, herrikoak ez ziren jendez osatuta, eta bietan gehiengoa lortu dute. Larraulen, 19 boto (%17) lortu zituen atzo PSE-EEk, eta Berrobin, 30 (%12). Balizko botoen %5 behar zituen PSE-EEk gutxienez, eta erraz lortu zituen bietan (Larraulen. Gaur arte, herriko talde independente batek izan du alkatetza Larraulen, baina azkenekoetarako ez dute zerrendarik osatu). Azkena, Albizturren gertatu zen kasu bera, baina orduan PSE-EEk uko egin zion alkatetza hartzeari. Orain, baina, udal gobernua osatuko dutela iragarri berri du Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak.