EAJk irabazi ditu hauteskundeak Elgoibarren, 8 zinegotzirekin, EHBilduk baino bat gehiago

Barren.eus 2019ko mai. 26a, 21:02

EAJ-PNV-k 2.629 boto (%45) jaso ditu Elgoibarren, eta zortzi zinegotzi eskuratu, orain arte zuen gehiengo osoa galduz. EHBilduk 2.065 boto jaso ditu; 7 zinegotzi.

PSE-EE aderdiak zinegotzi bat izango du, jasotako 560 botoei esker. Elkarrekin Podemos-ek ere zinegotzi bat lortu du, 342 boto jasota.

Duela lau urteko udal hauteskundeekin alderatuta, gehiengo osoa galdu du EAJk, zinegotzi bat galduz, 9tik 8ra. EHBilduk, aldiz, zinegotzi bat irabazi du, 6tik 7ra. Alderdi sozialistak bi zinegotzi zituen eta bat galdu du eta Elkarrekin-Podemosek zinegotzi bat lortu du udal hauteskundeetan Elgoibarren aurkezten ziren estreinako aldian.

Jasotako boto kopuruari dagokionez, EAJk orain dela lau urte baino 168 boto gutxago jaso ditu: 2.697 boto 2015ean eta 2.629 gaur. 

EHBilduk gora egin du boto kopuruan. 1.709 boto jaso zituzten duela lau urte eta 2.065 boto gaurko hauteskundeetan.

  • EAJ: 2.629 boto (%45). 8 zinegotzi
  • EHBildu: 2.065 boto (%35). 7 zinegotzi
  • PSE-EE: 560 boto (%9,6). 1 zinegotzi
  • Elkarrekin-Podemos: 342 boto (5,86). 1 zinegotzi
  • PP: 179 boto.