%54,20ko parte-hartzea zenbatu dute Elgoibarren, 18:00etan, eta %51koa, Mendaron

Barren.eus 2019ko mai. 26a, 17:19

Barne Ministerioaren arabera, 1.415 mendaroarrek dute hauteskunde hauetan botoa emateko aukera, eta, Udaleko informazio-iturrien arabera, 18:00etarako, 722 herritarrek zuten botoa emanda (Hautes-erroldaren %51. Duela lau urte %47koa izan zen). Elgoibarren, berriz, %54,20koa izan da parte-hartze datua, 18:00etan, Barne Ministerioaren arabera, duela lau urteko hauteskundeetakoa baino 3,62 puntu altuagoa beraz. 20:00etarako itxiko dituzte hauteslekuak eta orduan ekingo diote botoak zenbatzeari. Europako Parlamenturako emandako botoak zenbatuko dituzte aurrena, Udalerakoak gero, eta azkenik, Batzar Nagusietarakoak.

Mendaron, aurreikusten da 22:00k aurretxorako zenbatuta izango dituztela Udalerako botoak. Ordurako, Europako Parlamenturako emandako botoak zenbatuta izango dituzte jakina, baina Udaletik jakinarazi dute ezin dituztela 23:00ak aurretik zabaldu. Gogoratu botoak zenbatzen hasteaz batera informazio zabalagoa jasoko duzuela webgune honetan, eta bihar, Udal eta Foru Hauteskundeei eskainitako ale berezia argitaratuko dugula.