Botoa ematera deituta gaude maiatzaren 26an. Europako Parlamenturako hauteskundeak egingo dira egun horretan, eta Hego Euskal Herrian, baita Udal eta Foru Hauteskundeak ere.
Hauteslekuak 9:00etan zabalduko dituzte, eta 20:00etan, itxi, eta boto zenbaketa hasteaz batera ekingo dio BARRENek Udal eta Foru hauteskundeen jarraipena egiteari, Interneten. Biharamunean, berriz, zenbaki berezia argitaratuko dugu Udal hauteskundeen emaitzekin. Mendaroko emaitzak eta Elgoibarko auzoz auzokoak batu eta alkatetzara aurkeztu diren zortzi lagunen balorazioekin batera emango ditugu.
- Irakurri hemen Elgoibarko alkategaien elkarrizketak (BARREN 1118. zenb. -PDF)
- Irakurri hemen Mendaroko alkategaien perfilak eta elkarrizketak (BARREN 1117. zenb. -PDF)
- BIDEOAK: Elgoibarko alkategaiek herritarren galderak erantzun dituzte (2019-05-21)
- BIDEOAK: Mendaroko alkategaiek herritarren galderak erantzun dituzte (2019-05-23)