Elgoibarren bost alderdik aurkeztu dituzte zerrendak maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara. Alderdi bakoitzeko zerrendaburuak elkarrizketatu ditu BARREN aldizkariak.
Mendaroko alkategaiak aurkeztu genizkizuen aurreko astean eta Elgoibarkoen txanda da oraingoan. Alkategai bakoitzaren elkarrizketa argitaratu du BARRENek aste honetako alean. Ane Beitia (EAJ-PNV), Jon Peli Uriguen (EHBildu), Fernando Suarez (PSE-EE), Javier Otero (PP) eta Evarisko Rodriguez (Elkarrekin Podemos) dira Elgoibarren udal hauteskundeetara aurkeztu diren alderdietako zerrendaburuak.
- Irakurri hemen Elgoibarko alkategaien elkarrizketak (BARREN 1118. zenb. -PDF)
- Irakurri hemen Mendaroko alkategaien perfilak eta elkarrizketak (BARREN 1117. zenb. -PDF)