"Auzoak eta auzotarrak erdigunera hurbiltzeko lan egitea talde honen konpromiso bat da, garraio publikoa sustatzearekin batera", adierazi du Elgoibarko EAJ alderdiak. Konpromiso hori betetzeko proposamenaren berri eman dute, eta horren arabera Mugi txarteldun elgoibartar orok hobariak jasoko dituzte Elgoibarren (Sigmatik Altzolara) egindako bidaietan. Horrela, garraio publikoa erabiltzen dutenek %50tik %100ra arteko hobariak jasoko dituzte.
EAJren helburua garraio publikoa "herri-garraio" bihurtzea da, Elgoibarren zazpi geldialdi eta hogei minutuko maiztasuna duen linea.
Proposamak jasotzen du 21. bidaitik aurrerra deskontuak aplikatuko dituztela, eta debaldekoak izango dira 51. bidaiatik aurrera egindakoak. Lehenengo hogei bidaiei gaur egun aplikatzen zaizkien deskontuak aplikatuko dizkiete. "Era horretan, ibilgailu pribatuen joan-etorriak gutxitzea lortuko dugu, udalerri osorako hobekuntza nabarmena lortuz".
Hobari lerro hau martxan jarri eta urtebetera aztertuko dute, nola funtzionatzen duen aztertu eta hobetzeko neurriak hartu beharra dagoen erabakitzeko.