Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Hiru bideotan jaso ditugu herritarrek, BARREN bidez, Mendaron aurkeztu diren hiru alkategaiei eginiko galderak eta haiek emandako erantzunak.

Elgoibarko alkategaiek egin zuten moduan, Mendarokoek ere erantzun dituzte herritarrek eginiko galderak. Hiru alderdik aurkeztu dituzte alkatetzarako zerrendak Mendaron, eta haien zerrendaburuak ageri dira ondorengo bideoetan: Enetz Ezenarro (EHBildu), Iñaki Arregi (EAJ) eta Mari Jose Telleria (PSE-EE).

Hiru alkategaiek denbora tarte bera izan dute herritarrek egindako galderei erantzuteko. Enetz Ezenarro EHBilduko alkategaiak eta Iñaki Arregi EAJak galdera guztiei erantzun diete, baina Ezenarroren bi erantzun kanpoan utzi behar izan ditugu jarritako baldintza errespetatzeko. Hala ere, bideo nagusitik kendu ditugun bi erantzunak galderak egin zizkiguten bi herritarrei zuzenean bidali dizkiegu, erantzuna zor diegulakoan. Mari Jose Telleria PSE-EEko alkategaiak, bestalde, beste bi hautagaiek baino galdera gehiago jaso zituen, eta ezinbestean, aukeratu behar izan zuen zeintzuk erantzun. Galdera orokorrak eta propio berari egindakoak zituen erantzuteko, eta zuzenean berari egin zizkiotenak erantzutea lehenetsi zuen, beste galderei idatzizko elkarrizketan erantzun zielakoan.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza