Elgoibarko alkategaiek herritarren galderak erantzun dituzte

Barren.eus 2019ko mai. 24a, 09:15

Bost bideotan jaso ditugu herritarrek, BARREN bidez, Elgoibarren aurkeztu diren bost alkategaiei eginiko galderak eta haiek emandako erantzunak. (bideoak dauzka)

Elgoibarko eta Mendaroko alkategaiei nahi beste galdera egiteko aukera eman zien BARRENek herritarrei. Bideoan jaso ditugu Elgoibarko alkategaiek erantzun dituztenak. Mendarokoen erantzunak aurrerago emango ditugu.

Bost alderdik aurkeztu dituzte alkatetzarako zerrendak Elgoibarren, eta haien zerrendaburuak ageri dira ondorengo bideoetan, herritarrek eginiko galderak erantzuten: Ane Beitia (EAJ), Jon Peli Uriguen (EHBildu), Fernando Suarez (PSE-EE), Javier Otero (PP) eta Evaristo Rodriguez (Elkarrekin Podemos).