Elgoibarren erdi-erdian dagoen arren, gutxi erabiltzen den lur eremua dela uste du EH Bilduk. Era berean, haurrentzat parke edo jolas-eremu gutxi daudela adierazten dute behin eta berriro herritarrek, eta horiei erantzuteko, haurrentzako parkea egitea proposatzen du.
Parkean izango den azpiegitura eta jolasak erabakitzeko, haurrekin eta gurasoekin prozesu parte-hartzailea egitea proposatzen du EH Bilduk.
Horrekin batera, inguru horren erabilera handitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko, hirigintzako hainbat lan egitea proposatzen dute.
Proiektua jasotzen duen honako bideoa zabaldu du Elgoibarko EHBilduk.