18 urtean Galiziako Allariz udalerriko alkate izandako Francisco Garciak hitzaldia emango du Elgoibarren, EHBilduk gonbidatuta

Barren.eus 2019ko mai. 17a, 12:14

Hauteskunde kanpainaren barruan, Francisco Garcia gonbidatu du EHBilduk Elgoibarrera, bere esperientzia partekatu eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiarekin eta Jon Peli Uriguen alkategaiarekin hitzaldia eskaintzeko. Datorren eguaztenean, maiatzaren 22an izango da. 

Joan den urteko ekainean utzi zuen alkate kargua Francisco Garciak, Bloque Nacionalista Galegoko (BNG) ordezkariak, karguan 18 urte egon ostean. Uzten zituen zerbitzu publikoen kalitateaz harrotasunez hitz egin zuen, kargua bere borondatez uztean: “6.000 biztanleko udalerria da gurea, baina Allarizeko zerbitzu publikoen kalitatea 20.000 biztanleko udalerriek eskaintzen dutenaren parekoa edo hobea da”. EHbildutik herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira, eta dei berezia egin diete Galizako komunitatea osatzen dutenei.

Hitzaldia asteazkenean izango da, maiatzaren 22an, 20:15ean, Kalegoen plazan.

*Goiko argazkia, ekitaldia iragartzeko EHBilduren karteletik hartua.