Mendaroko alkategaien aurkezpena

Barren.eus 2019ko mai. 17a, 09:48

Mendaron hiru alderdik aurkeztu dituzte zerrendak maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara. EHBilduk, EAJk eta PSE-EEk, eta hurrenez hurren, Enetz Ezenarro, Iñaki Arregi eta Mari Jose Telleria dira haien zerrendaburuak. Alkategai bakoitzaren perfila eta elkarrizketa argitaratu ditu BARRENek aste honetako alean.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak atzean lagata, Hego Euskal Herrian maiatzaren 26an egingo diren Udal eta Foru Hauteskundeei begira jarri gara (Europako Parlamenturako hauteskundeak ere egun berean izango dira). Udal hauteskundeei erreparatuko diegu bereziki BARRENen, eta bi zenbaki berezitan emango dugu Elgoibarko eta Mendaroko hautagaien eta zerrenden berri. Mendarori eskainitakoa da aste honetako alea. Bosna orrialde eskaini dizkiegu hiru alkategaiei. Bi orritara eman dugu haien perfila, eta gehienez, 12.000 karaktere, hiru orrialde, eskaini dizkiegu guk idatziz egindako galderei idatziz erantzuteko.