Elgoibarko eta Mendaroko alkategaiei nahi beste galdera egiteko aukera duzue, BARREN bidez. Maiatzaren 15a arteko epea jarri dugu zuen galderak jasotzeko, eguazten eguerdirako, 12:00etarako, hain justu ere.
Hiru alderdik aurkeztu dituzte alkatetzarako zerrendak Mendaron, eta bostek, Elgoibarren, eta haien zerrendaburuei nahi beste galdera egiteko aukera izango duzue, BARRENen bidez.
Bi ale berezi argitaratuko ditugu Mendaroko eta Elgoibarko alkategaiei egindako elkarrizketekin, baina herritarrei ere emango diegu Maitzaren 26ko udal hauteskundeetako alkatetzara aurkezten direnei zuzenean galderak egiteko aukera. Ondoren, alkategaiei eurei pasatuko dizkiegu, eta bideoan jasoko ditugu gero haien erantzunak.
Horretarako, bidali zuen galderak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo whatssapez 688 634 044 zenbakira, edo, nahiago izanez gero, laga BARRENeko postontzian. Galdera orokorrak bidali ditzakezue, eta baita zuzenean propio alkategai bati egin beharrekoak ere.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko eta Mendaroko alkategaiei zuzenean galdetzeko aukera emango die BARRENek herritarrei (2019-05-02)
Alkategaien zerrenda:
Elgoibarkoak:
- EAJ: Ane Beitia
- EHBildu: Jon Peli Uriguen
- PSE-EE: Fernando Suarez
- Ahal Dugu-Podemos: Evaristo Rodriguez
- PP: Javier Otero
Mendaro:
- EHBildu: Enetz Ezenarro
- EAJ: Iñaki Arregi
- PSE-EE: Mari Jose Telleria