Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek akordioa lortu dute, estreinakoz, eta Elkarrekin Podemos izenarekin aurkeztuko dira maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetara.
Koalizioak eguazten honetan aurkeztuko ditu Elgoibarko Udalerako proposatu duten hautagaien zerrenda, Evaristo Rodriguez alkategaia buru dutela. Foru hauteskundeetarako hautagaitza ere aurkeztuko dute ekitaldi politiko berean. Kalegoen plazan izango da ekitaldia, 18:30ean. Udalgintzaz eta feminismoaz berba egingo dute, besteak beste.