Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Hiru alderdik aurkeztu dituzte alkatetzarako zerrendak Mendaron, eta bostek, Elgoibarren, eta haien zerrendaburuei nahi beste galdera egiteko aukera izango duzue, BARRENen bidez.

Iragan berri dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak eta BARRENen jarri gara maiatzaren 26an egingo diren hurrengo hauteskundeei begira. Europako Parlamenturako bozak izango dira egun horretan, eta Hego Euskal Herrian, baita Udal eta Foru Hauteskundeetarakoak ere. Horietan jarriko dugu guk arreta. Bi ale berezi argitaratuko ditugu Mendaroko eta Elgoibarko alkategaiei egindako elkarrizketekin, baina herritarrei ere emango diegu alkatetzara aurkezten direnei zuzenean galderak egiteko aukera. 

Hiru alderdik aurkeztu dituzte alkatetzarako zerrendak Mendaron, eta bostek, Elgoibarren, eta haien zerrendaburuei nahi beste galdera egiteko aukera izango duzue, BARRENen bidez. Horretarako, bidali zuen galderak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo whatssapez 688 634 044 zenbakira, edo, nahiago izanez gero, laga BARRENeko postontzian. Galdera orokorrak bidali ditzakezue, eta baita zuzenean propio alkategai bati egin beharrekoak ere. Hala bada, zehaztu zeini zuzendutakoa den zuen galdera. Maiatzaren 13a arteko epea jarri dugu zuen galderak jasotzeko. Ondoren, alkategaiei eurei pasatuko dizkiegu, eta bideoan jasoko ditugu gero haien erantzunak.

Alkategaien zerrenda:

Elgoibarkoak:

Mendaro:

 

 

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza