Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Bukatu da kontaketa. Botoen %100 zenbatuta, EAJk eskuratu ditu Elgoibarren boto gehien, Espainiako Kongresurako egindako hauteskundeetan: botoen %36,92. EHBildu izan da bigarren indarra, botoen %23,46rekin, eta PSE-EE, hirugarrena, botoen %17,17rekin.

Ahal Dugu-Podemosek botoen %14,08 eskuratu ditu, eta PPk, berriz, botoen %4.03. Aipatzekoa da, baita ere, Ciudadanosek 143 boto eskuratu dituela eta VOX-ek, 52. Beraz, PP, Ciudadanos eta VOX-ek lortu dituzten botoak batuta, 454 dira, 2016ko hauteskundeetan PPk berak bakarrik lortu zituenak baino hamar gehiago, 441 boto eskuratu baitzituen. Aipagarria da, era berean, parte-hartzea. Botoa ematera deituta zeuden 8.681 lagunetik 6.491 lagunek eman dute botoa. Parte-hartzea, beraz %74,77koa izan da, 2016ko hauteskundeetan baino hamar puntu handiagoa. Izan ere. 2016an, %64,48koa izan zen parte-hartzea. 2016ko datuekin alderatzen  hasiz gero, lehenengo hiru alderdi bozkatuenek, 4,4 eta 5 puntu egin dute gora ehunekotan, eta laugarren indarrak, Ahal Dugu-Podemosek, berriz, 8 puntu behera. Boto zuriak ere izan dira Elgoibarren, 22, eta baliorik gabeko botoak, 62. Abstentzioa %25,23koa izan da (2.190 boto).

∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza