Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Botoen %100 zenbatuta, EAJ alderdia izan da nagusi Mendaron, Espainiako Kongresurako Hauteskundeetan, 406 botorekin.

EAJren atzetik, EHBildu eta Ahal Dugu-Podemosek lortu dute boto gehien, 225 eta 191 hurrenez hurren. 1.412 lagun zeuden botoa emanda, eta 1.037 lagunek eman dute botoa. Parte-hartzea, Euskal Herri osoan gertatu antzera, historikoa izan da: %73koa. Espainiako Gorteetarako egin ziren azkeneko hauteskundeetan, 2016koetan, parte-hartzea %63koa izan zen, gaur baino hamar puntu apalagoa. Boto baliogabeak 4 izan dira, eta bi lagunek zuri bozkatu dute. Abstentzioa, beraz, %26,55ekoa izan da Mendaron. Aipagarria da, PP-k, Ciudadanos-ek eta VOX-ek eskuratu dituzten botoak zenbatuta 44 boto izan direla, 2016koetan PPk lortu zituenak baino bat gutxiago.

 

 

∞Lotura duten albisteak:

 

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza