Arratsalderako 18:00etarako hamarretik sei herritarrek bozkatu dute (2016an baino 10 puntu gehiago). Hauteslekuak itxi eta emaitzak izan bezain laster, jakinaraziko dugu egunak zer eman duen Elgoibarren eta Mendaron
Hauteslekuak ixteko orduerdi falta dela, bozkatzera deituta zeuden hamar herritarretik zazpik eman dute botoa Mendaron (2016an, parte-hartzea %63koa izan zen). Elgoibarko parte-hartze datu orokorra ez dute jakinarazi oraindik, baina hainbat hauteslekutako parte-hartze datuak ikusita badirudi Gipuzkoan izan den gorakada beteko dela Elgoibarren ere (2016an, %64koa izan zen parte-hartzea Elgoibarren).