Hauteslekuak 9:00etan zabalduko dituzte, eta 20:00ak arte egongo da botoa emateko aukera. Elgoibarren, IMHn, Kultur Etxean, sotoan, Jubilatuen Biltokian, Pedro Mugurutzako eskoletan, San Rokeko haurreskolan eta Herri Eskolako haurreskolan (Urazandin) egongo dira hauteslekuak, eta Mendaron, berriz, udaletxean. Elgoibarren 8.681 lagunek izango dute botoa emateko eskubidea, eta Mendaron, berriz, 1.412 lagunek. Domeka gauean argitaratuko ditugu Elgoibarko eta Mendaroko emaitzak webgune honetan.