Enetz Ezenarro alkategaiaren zerrendakideak aurkeztu ditu Mendaroko EHBilduk

Barren.eus 2019ko api. 12a, 21:11

Mendaroko EHbilduk hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du gaur arratsaldean. Esana zuten Enetz Ezenarro proposatuko zutela alkate izateko, eta gaur, gainerako zerrendakideak nortzuk izango diren zehaztu dute.

Hona hemen zerrenda osoa: Enetz Ezenarro, Dorleta Lazarobaster, Iñigo Bastida, Sonia Garcia, Olatz Bizkarguenaga, Lurdes Urain, Luis Salgado, Jabi Muñoz, Aintzane Lazkano, Jon Larrañaga, Begoña Ulazia, Amaia Etxabe, Igor Rey eta Lurdes Rodriguez.