1979ko udal hauteskundeetan aukeratu zituzten alkateei omenaldia egin die Eudelek

Barren.eus 2019ko api. 6a, 14:31

Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak 1979ko alkateak omendu zituen, barixakuan, Gernikan egindako ekitaldian, gerra osteko lehen udal hauteskundeen 40. urteurrena ospatzeko. Elgoibarren Luis Arrieta Barrenetxea (1930-2014) izan zen demokrazia garaiko lehen alkatea.

1979an erakunde modernoetara iristeko bidea urratu zuten haien lana balioan jarri nahi izan duela azaldu du Eudelek, eta horretarako antolatu zuten omenaldi ekitaldia, Gernikako Batzar Etxean, Makila eskuz esku 40 urtez lelopean.

Hego Euskal Herriko biztanleek udal ordezkariak hautatzeko aukera izan zuten, estreinakoz gerra garaitik, 1979ko apirilaren 3an, aukera izan zuten udal ordezkariak hautatzeko, estreinako aldiz gerra garaitik, eta, hori dela eta, omenaldia egin zieten orduko hartan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hautatu zituzten 228 alkateei (Lau emakumezko eta 224 gizonezko. Amaitzear den legegintzaldian, 251 udaletatik 69tan emakumezkoak dira gidari). 1979an alkate aukeratu zituzten haietako 70 alkate ohi baino gehiago batu ziren Gernikan, Eudelen omenaldia jasotzeko. Gernikako aitortza horretan egoterik izan ez zuten alkateak ere gogoan izan zituen Eudelek, eta 228 izenekin eta 1979ko irudiekin osatutako bideoa erakutsi zuten. Gaur egungo hainbat alkatek ere hartu zuten parte omenaldian, haien artean Bilboko Juan Mari Aburto, Donostiako Eneko Goia eta Gasteizko Gorka Urtaran.

2019 04 05 eudel omenaldia 1979 alkateei gernika arg eudel izenak

Eudelek belaunaldi arteko "topaketa historikotzat" jo du omenaldia. Imanol Landak, Eudeleko elkarteburuak, alkate horien lana goretsi du eta aitorpen bateratua egin die.Ekitaldia sinbolismoz beterikoa izan zen. Esaterako, Landaz eta Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otaduiz gain, sei alkatek —1979an aukeraturiko hiruk, eta gaur egungo beste hiruk— hitza hartu zuten, eta haien gogoeta eta mezuak helarazi zizkieten hurrengo udal hauteskundeetan alkate makila hartuko duten hautetsi berriei. Hainbat gai aipatu zituzten, besteak beste, elkarbizitza, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta gizarte politikak.

Informazio osoagoa: eudel.eus

2019 04 05 eudel omenaldia 1979 alkateei gernika arg eudel tokikom 2

2019 04 05 eudel omenaldia 1979 alkateei gernika arg eudel tokikom

2019 04 05 eudel omenaldia 1979 alkateei gernika arg eudel sarrera