Elgoibarko EAJk aurkeztu du udal hauteskundeetarako zerrenda, Ane Beitia buru duela

Barren.eus 2019ko mar. 28a, 20:05

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrendaburua eta zerrendakideak aurkeztu ditu Elgoibarko EAJk Kalebarren plazan egin duten ekitaldi politikoan.

Ane Beitia proposatu du Elgoibarko EAJk berriro ere alkate izateko. Beitiak jarraituko zuela esana zuten lehendik ere, baina gaur aurkeztu dute jende aurrean. Kalebarren plazan egin dute ekitaldia eta Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak ere parte hartu du ekitaldian.

Ane Beitiaz gain, honako hauek osatzen dute zerrenda: Iosu Arraiz, Andrea Arriola, Blanca Larrañaga, Maialen Gurrutxaga, Atsegin Uzuriaga, Iñigo Loiola, Gorka Garaizabal, Unai Arizmendiarreta, Iñigo Palomino, Arrate Iriondo, Aitor Iriondo, Ibai Cid, Silvia Gabiola, Elias Larrañaga, Amaia Txurruka, Koldo Galdona, Ane Miren Etxeberria, Bittori Zabala, eta Joseba Arrizabalaga.

eaj elgoibar zerrendakideak aurkezpena kalebarren

2019 03 28 eaj elgoibar zerrendakideak aurkezpena kalebarren 1

2019 03 28 eaj elgoibar zerrendakideak aurkezpena kalebarren joseba egibar

2019 03 28 eaj elgoibar zerrendakideak aurkezpena kalebarren plazan