Elgoibarko EAJk bihar aurkeztuko ditu hauteskundeetarako zerrendaburua eta zerrendakideak

Barren.eus 2019ko mar. 27a, 19:33

Ane Beitia proposatu du Elgoibarko EAJk berriro ere alkate izateko. Beitiak jarraituko zuela esana zuten lehendik ere, baina bihar (martxoak 28) aurkeztuko dute jende aurrean.

Kalebarren plazan egingo duten ekitaldi politikoan Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak ere parte hartuko du. Ane Beitia zerrendaburuaren aurkezpena egitearekin batera, maiatzaren 26ko Udal Hauteskundeetara aurkeztuko dituzten zerrendakideak ezagutzera eman eta aurkeztuko dituzte ekitaldian.

19:30ean hasiko da.