Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 20 fernando suarez pse psoe alkategaia elgoibarPSE-EE alderdiak atzo aurkeztu zuen bere hautagaia. Fernando Suarez izango da maiatzaren 26an egingo dituzten udal hauteskundeetarako alkategaia Elgoibarren.

"Sozialisten asmoa beti izan da Elgoibarren hazkundean eta modernizazioan laguntzea, halaxe egin dugu gobernuan zein oposizioan egon garenean", adierazi zuen Fernando Suarezek. Estreinakoz izango da zerrendaburua, lau legegintzalditan zinegotzi izan eta gero. Suarezek Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko Idazkari Nagusia ondoan izan zuen bere hautagaitzaren aurkezpen ekitaldian.

Ardura handiari aurre egin beharko diola jakin arren, "ilusio handia" duela esan zuen eta orain arte pilatu duen esperientzia herritarren zerbitzura jarri nahi du. Sozialistek hauteskunde programa "serioa" eta "koherentea" prestatu dutela nabarmendu zuen, eta herritarren ekarpenak jasotzea ere espero dute. "Herritarren partaidetza ezinbestekoa da programa errealista bat osatu eta elgoibartarren eskaerei erantzunak emateko". PSE-PSOEren ekimenez herrian martxan jarri diren proiektak ere aipatu zituen Suaezek, besteak beste, irisgarritasunean eginiko hobekuntzak, eskailera mekanikoak jartzea, esaterako, edota herriko auzo guztietako barandak berritzea.

Proposamenak ere jakinarazi zituen eta horien artean lehentasun handiena herriko auzoen arteko edo auzoen eta herrigunearen arteko mugikortasuna hobetzea, garraio publikoaren bitartez. "Elgoibarrek duen orografiaren ondorioz, konplikatua da mugikortasuna, baina mugikortasun hori hobetuta, onurak igarrko dituzte merkataritzan eta jendearen arteko haremanetan.

Azpiegiturak ere hizpide izan zituen Suarezek. Herrigunean lurrazpiko aparkalekuak egitea, bidegorria luzatzea edo Pilar ikastetxea egon zen orubean zaharrentzako etxea eta Eguneko Zentroa egitea, besteak beste.
 • "Esperientzia eta gaztetasuna" zerrendan
Eneko Anduezak Suarezen konpromisioa eta orain arte udal kudeaketan pilatu duen esperientzia jarri zituen balorean. "Elgoibarko errealitate ekonomiko eta gizartea ezagutzen dituen beteranoa da, eta badaki gestionatzea ze den". PSE-EE-k Elgoibarren aurkeztuko duen hautagaitzak esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dituela azpimarratu zuen Anduezak. Suarezen ostean, Ariana Nogales dago zerrendako bigarren postuan eta Dani santos hirugarrengoan. Anduezak Ovidio Campello zena gogoratuz amaitu zuen ekitaldia. "Sozialismoarentzako erreerente bat izan zen, ez Elgoibarren bakarrik, baita Deabarrenean ere. Fernandorekin (Suarez) batera hasi zuen ibilbide politikoa eta honek harekin ikasi zuen politika egiten, poltika letra larriz".

2019 03 20 fernando suarez eneko andueza pse ee elgoibar alkategaia

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza