Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 02 26 eh bildu elgoibar lokal berriaElgoibarko Euskal Herria Bilduk jakinarazi duenez, auzoz auzo bilera irekiak egingo ditu. Eraiki nahi duten Elgoibar zehazteko herritarren kezkak, nahiak eta beharrak zein diren jakiteko batuko dira auzotarrekin. Hauteskunde kanpainan erabiltzeko lokal berria izango dutela ere jakinarazi du koalizioak.

EH Bilduk dagoeneko hasi ditu auzoz auzo egin asmo dituen bilerak. IMHn egin zuten aurrenekoa inguruko auzotarrekin. "Oso bateragune interesgarria izan zen, eta balorazio positiboaren ostean, herriko beste auzoetara ere joango gara. Sigma, Urazandi, Pedro Mugurutza eta Altzolan izango dira hurrengo bilerak", adierazi dute. 

 • Lokal berriaren inaugurazioa
Datozen hauteskunde kanpainetan erabiltzeko lokal berria inauguratuko du EH Bilduk martxoaren 1ean. San Frantzizko kaleko 11. zenbakian, Anton altzari denda egon zen lokalean, edukiko dute bilgune berria. Martxoaren 1ean, barixakua, inauguratuko dute lokala ofizialki, 19:15ean. Herritar guztiak gonbidatu dituzte inauguraziora eta mokadutxoa egongo dela azaldu dute.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza