Iñaki Arregi da Mendaroko EAJ-ren alkategaia Udal Hauteskundeetarako

Barren.eus 2019ko ots. 20a, 19:38

Iñaki Arregi Uria da Mendaroko EAJren alkategaia. Legegintzaldi honetan zinegotzi da.

Mendaroarra da Arregi sortzez eta izatez, 50 urte ditu, ezkondua dago eta bi semeren aita da. Galdaragintza sektoreko enpresa sortu zuen beste hiru lagunekin batera eta enpresa munduko lana txirrindularitzarako afizioarekin uztartzen du. Legegintzaldi honetan EAJren zinegotzi ere bada, Irune Berasaluze, Maite Apellaniz, eta Angel Mari Iriondorekin batera. “Lanerako gogoarekin eta ilusioarekin aurkezten da, Mendaro eta mendaroarrekin lau urterako konpromisoa hartzeko prest, herriak dituen erronkei aurre egiteko, eta herri sendoago eta hobeago bat eraikitzeko helburuarekin”, jaso du Mendaroko EAJk aurkezpen oharrean.