Estrasburgok arrazoia eman zien joan zen azaroaren 6an auzipetuei, eta ebatzi zuen Espainiako Estatuak Giza Eskubideen Europako Hitzarmena urratu zuela, besteak beste auzipetuak epaitu eta zigortu zituen epaimahaiko burua, Angela Murillo, ez zelako inpartziala izan. Orain, epai hura behin betikoa dela, defentsak aukera izango du urtebeteko epean Espainiako Auzitegi Gorenean berraztertze helegitea aurkezteko eta beraz aukera izango da Arnaldo Otegiri ezarri zioten inhabilitazioa aztertzeko.