"Elgoibarren ez ginen aurkeztu azken Udal Hauteskundeetara, baina 464 boto jaso genituen Batzar Nagusietarakoan. Maiatzeko udal hauteskundeetan ere emaitza bera lortzea gustatuko ltzaiguke Elgoibarko Udalean parte hartu ahal izateko, eta hala herriak behar dituen aldaketak egiteko", adierazi dute Elgoibarko Ahal Dugu Podemos alderdiko ordezkariek. Hamazazpi laguneko hautes zerrenda osatzeko lagunak behar dituztela jakinarazi dute. Interesatuek honako e-posta helbidera idazteko eskatu dute: podemos.elgoibar@gmail.com
• Zergen gaineko hobariak eskatzeko epea
Iazko azaroaren 12tik GAOn argitaratuta dago aurtengo zergen egutegia (Ikusi hemen: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2018/11/12/e1807437.htm), baina hor ez dira zehazten kolektibo jakin batzuek jaso ditzateken hobariak. Horren harira Podemosetik gogorarazi dute urtarrilaren 31a arteko epea dagoela zergen gaineko hobariak eskatzeko. Herritarren Arretarako Zerbitzuan egin behar dira eskaerak.