EAJk udalerri orekatu baterako ardatzak ezagutzera eman ditu Elgoibarren eginiko ekitaldian

Barren.eus 2015ko mai. 20a, 12:17

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olano Elgoibarren izan zen atzo, Udal eta Foru Hauteskundeetarako kanpaina barruko ekitaldian. Herriko zenbait gune esanguratsura bisita egin zuen Olanok eta udalerri orekatu baterako ardatzak zein diren azaldu zituen. 

Markel Olanorekin batera izan zen Elgoibarren Batzar Nagusietako presidentegai Eider Mendoza. Elgoibarko egungo alkate Alfredo Etxeberriarekin, Elgoibarko (Ane Beitia) eta Mendaroko (Irune Berasaluze) alkategaiekin, eta Debabarrenako boluntarioekin, berrikuntzaren alde egin duela esan zuen Olanok, Gipuzkoan enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko. 

Markel Olanok arlo ekonomikoan ezker abertzalearen jarrera kritikatu zuen, eta herritarrei dei egin die igandeko hauteskundeetan parte-hartze handia lortzeko, "enpresetan konfiantzarik ez duen Gipuzkoako erakunde nagusirik berriro ez izateko; izan ere, Gipuzkoaren etorkizuna enpresen eta industriaren esku dago". (informazio osoagoa: www.gipuzko.eus eta Kalegoen plazan egin zuten ekitaldiko bideoan)

Udalerri orekatua izateko ardatzak zein diren eta horiek Elgoibarren gauzatzeko jeltzaleek hartuko dituzten konpromisoak zein diren ere azaldu zituen Markel Olanok. Hona hemen zerrendatuta:

  1. a) Habitata: Irisgarritasuna sustatzea, erabilera publikoko guneak bultzatzea, azpiegiturak mantentzea eta berritzea, ibaia eta hiri-ingurunea integratzea, landa eremua eta auzoak zaintzea...
  1. b) Ekipamenduak: eskaeren araberako irizpideak izatea, dauden ekipamenduak eta premiak egokitzea; Aita Agirre, igerileku berria... Aita Agirreko eraikinean 4.000.000 euro inguruko inbertsioa egin beharko da. Inbertsio hori epe luzeko zorraren, ondarearen salmentaren eta GFAk eta EJk emandako diru-laguntzen bidez finantzatuko da.
  1. c) Prestakuntza: Epe luzeko programa pilotua, herriko Lanbide Heziketako ikastetxeekin eta Lanbiderekin elkarlanean burutuko dena, guztiek lanbide arloko espezializatua izan dezaten. Urtero 100.000 eurora arteko inbertsioa.
  1. d) Industria: Enpresa txikiei ikerketarako laguntza ematea. Diru-laguntza lerro bat abian jarriko dugu, enpresa laguntzaileek ikertzeko eta ekoizpen- nahiz eskulangintza-prozesuak hobetzeko aukera izan dezaten. Urtero 100.000 eurora arteko inbertsioa.
  1. e) Gure adinekoak: El Pilar egoitza, Toletxen eraikiko diren Babes Ofizialeko etxebizitzen etxabeetan kokatuko den Eguneko Zentro berria eta Santa Klarako komentua, El Pilar egoitzaren luzapen gisa, adineko pertsona autonomoentzat eta 1. mailako mendekotasuna dutenentzat tutoretzapeko etxebizitzak egiteko.
  1. f) Gazteria: Laguntza lerro bat abiaraziko dugu hitzartutako alokairuetarako. Horretarako hitzarmen bat sinatuko da Eusko Jaurlaritzarekin, gazteek alokairuko etxebizitzak eskura ditzaten, eta etxebizitza hutsak alokairuko etxebizitzen poltsa eratzeko erabil daitezen.

Beste alde batetik, Elgoibarko Gaztetxearekin batera, Gaztetxea sendotzeko konpromisoa hartuko dugu, hartara, Elgoibarko gazte guztien esku egongo den ekipamendua izan dadin. Horiek horrela, 50.000 euro inbertituko ditugu osasungarritasunaren, irisgarritasunaren, segurtasunaren... arloko araudia bete ahal izateko. Gazteria guztiari aukera emango diogu gazteen pluraltasunean eta aniztasunean oinarrituko den ekipamendua erabili eta gozatu ahal izan dezaten.

2015 05 19 eajekitaldipolitikoaolanogazigogailua2

2015 05 19 eajekitaldipolitikoaolanogaz

2015 05 19 eajekitaldipolitikoaolanogazinsti

2015 05 19 eajekitaldipolitikoaolanogazlantegi

2015 05 19 eajekitaldipolitikoaolanogazmaalan

2015 05 19 eajekitaldipolitikoaolanogazmeka

2015 05 19 eajekitaldipolitikoaolanogazplazan2