Elgoibarko eta Soraluzeko Sarek hainbat ekintza antolatu dituzte Sebas Etxanizek aske behar lukeela aldarrikatzeko. Martitzen honetan, azaroaren 27an, 75 urte beteko ditu Villabonako kartzelan, Asturiasen, preso dagoen elgoibartarrak. Etxaniz bigarren graduan dago preso, baina egoera horretan daudenei dagozkien onurak aplikatu gabe, Saretik salatu dutenez. Bere bezeroaren egoera legala zein den argituko du Onintza Ostolazak, Sebas Etxanizen abokatuak, martitzenean eskainiko duen hitzaldian. Sare-ko kide batek presoen egoera orokorrtari buruz ere berba egingo du saio berean. Kultur Etxean izango da, eta 19:00etan hasiko da.
Hilaren azkenerako, azaroaren 30erako, elkarretaratzeak iragarri dituzte Soraluzen eta Elgoibarren. Elgoibarkoa Kalegoen plazan izango da, 19:30ean.
∞Lotura duten albisteak:
-
Sarek hainbat ekintza antolatu ditu Sebas Etxaniz preso elgoibartarraren etxeratzea eskatzeko (2018-11-13)
-
Sebas Etxaniz preso elgoibartarra etxeratzeko eskaera plazara atera zuten hainbat herritarrek (2018-06-26)
- Sebas Etxaniz etxeratzea eskatuko dute zapatuan (2018-06-21)
- Sebas Etxaniz presoaren aldeko elkarretaratzera deitu du Elgoibarko Udalak (2017-11-22)
- Elgoibarko Sarek ‘Salatzen dut’ asteburua antolatu du, Sebas Etxaniz preso elgoibartarraren egoera salatzeko (2017-05-25)
- Etxanizen askatasuna eskatu dute haren senideek, lagunek eta ezagunek (2016-05-23)