Sarek hainbat ekintza antolatu ditu Sebas Etxaniz preso elgoibartarraren etxeratzea eskatzeko

Barren.eus 2018ko aza. 13a, 22:19

Elgoibarko eta Soraluzeko Sarek hainbat ekintza antolatu dituzte Sebas Etxanizek aske behar lukeela aldarrikatzeko. Black is beltza filmaren emanaldiarekin hasiko dira.

Sebas Etxaniz Alkorta jaiotzez elgoibartarra da, baina Soraluzera ezkonduta dago eta hori dela-eta Elgoibarko eta Soraluzeko Sarek elkarlanean antolatu dituzte preso elgoibartarraren aldeko ekintzak. Etxanizek 75 urte beteko ditu azaroaren 27an eta preso dago Asturiaseko Villabonako espetxean. Bigarren gradoan dagoen arren, egoera horretan daudenei dagozkien onurak aplikatu gabe dagoela preso salatu du Sarek. Sebas Etxanizentzako gainontzeko presoei ematen zaizkien eskubideak eskatu dituzte: Euskal Herriko espetxe batera aldatzea eta etxeratzea eta bigarren graduari dagozkion onurak ezartzea.
Antolatu dituzten ekitaldietan lehena izango da "Black is beltza" filmaren emanaldia, eguazten honetan, 19:00etan Herriko Antzokian. Filmaren zuzendari Fermin Muguruza etorriko da bere lana aurkerztera Elgoibarrera.
• Mendi martxa Karakatera
Azaroaren 25erako, mendi martxa antolatu dute Karakatera. Kalegoen plazatik abiatuko dira, 10:00etan, eta Karakateko gainean salda eta txorizoa banatuko dituzte eta talde argazkia ere egingo dute, 12:00etan. Hilaren 27an, berriz, Onintza Ostolaza, Sebas Etxanizen abokatuak, bere bezeroaren egoera legala zein den azalduko du Kultur Etxeko hitzaldi gelan, eta ondoren, Sare-ko kide batek presoen egoera orokorrari buruz hitz egingo du. Hilaren azkenerako, berriz, azaroaren 30erako, elkarretaratzeak iragarri dituzte Soraluzen eta Elgoibarren. Elgoibarkoa 19:30ean izango da.

∞Lotura duten albisteak: