Estrasburgoko auzitegiak ebatzi du Bateragune auzian zigortutakoek ez zutela epaiketa inpartzialik izan

Barren.eus 2018ko aza. 6a, 11:55

Bateragune auzian zigortutako bost lagunek, tartean Arnaldo Otegi elgoibartarrak, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo zuten, Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailea ez zela inpartziala izan iritzita. Estrasburgoko auzitegiak bere epaiaren berri eman du gaur eta ebatzi du Europako Giza Eskubideen Itunaren 6.1 artikulua urratu zela.

Bateragune auzian bidezko prozesu baterako eskubidea ez zela errespetatu ebatzi du Estrasburgoko auzitegiak. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi duenez, Bateragune auziko zigortutakoek ez zuten epaiketa justu eta inpartziala izan. Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailearen kontra aurkeztutako errekusazio helegitea kontuan ez hartzeagatik zigortu du Auzitegiak Espainia.

Berria egunkariak Bateragune auziaz Estrasburgok ebatzi duen epaia (ingelesez) argitaratu du

"Gezurrekin eta akusazio faltsuekin espetxeratu gintuzten, zigorra bete genuen... Bake estrategia eraikitzeagatik espetxeratu gintuzten. Gaur agerian utzi dute beraien gezurra. Gure irribarrea zabalagoa da eta Espainia den bezalakoa agertu da: estatu antidemokratikoa", idatzi du Arnaldo Otegik bere twitter kontuan zabaldu duen mezuan.

Informazio osoagoa: eitb.eus, berria.eus