Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 22 OmenaldiaMemoria historikoaren aldeko Elgoibar 1936 taldeak antolatuta frankistek hildako elgoibartarrak omendu dituzte gaur Olason. Makina bat herritar elkartu dira bertan, tartean hildakoen senideak eta Udal ordezkariak.

Gaur goizean Olasoko hilerrian dagoen Kolunbarioan elkartu dira hainbat elgoibartar frankistek hildako gudari, miliziano eta zibil elgoibartarrak omentzeko. Elgoibar 1936 taldeak antolatutako omenaldian izan dira hildako 22 herritarren senideak eta baita Udal ordezkariak eta Kolunbarioa inguratu duten beste hainbat elgobartar ere.  (Frankistek hildako elgoibartarren zerrenda BARREN aldizkariaren azken alean, 1088. zenbakian -PDF- ikus dezakezue. Ez da zerrenda itxia)

Mauxitxa txarangak hasi du ekitaldia eta ondoren,  Elgoibar 1936 taldeko Iñaki Odriozolak irakurketa egin du, besteak beste hildako eta senideak oroituz. Gertatua gogorarazteaz gain, esan zuen orduan hildakoek ez zutela izan ez justiziarik, ez errekonozimendurik, ez erreparaziorik eta  batzuk oraindik non dauden ere ez dakigula. Ekitaldia egin dutela "frontean, bonbardaketetan, kartzeletan, atzerrian eta basakeria hau egin zutenak epaituak izan daitezen eskatzeko, justizia eskatzeko eta zapalketa gordin hura jasan zutenen erreparazioa eskatzeko. Erakundeek ere, tartean Udalak, euren gain hartu dute gaia, oraindik egiteko asko dagoen arren".

Senideei babesa adierazteko agurra dantzatu zien Haritz Dantza Taldeko kide batek Udal Txistulari Taldearen doinutan. Ondoren, bertaratutako hainbat senide eta herritarri krabelinak banatu eta hauek kolunbarioaren gainean utzi zituzten. Gero berriz ere Mauxitxakoen doinuekin agurtu zuten ekitaldia eta amaieran Eusko Gudariak abestia izan zen frankistek hildako elgoibartarren oroimenerako kantua.

 2018 09 22 frankistek hildakoei omenaldia olason mauxitxa

2018 09 22 frankistek hildakoei omenaldia olason elgoibar barren

Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza