Sebas Etxanizen aldeko mezua eta irudia zeraman murala ere margotu zuten bi artistek, Borxa Oin Artek eta Dani Zelaiak, plazako ekitaldiak iraun zuen bitartean. Hiru ordutik gora behar izan zituzten artelana amaitzeko. Sebas Etxanizen aldeko eitaldietan erabiliko dute aurrerantzean. Elena Rodriguezek gidatutako Zumba saioa ere egin zuten plazan, bere ikasleak eta batu nahi izan zuten herritarrek aritu ziren dantzan.
Sebas Etxanizentzako gainontzeko presoei ematen zaizkien eskubideak eskatu dituzte Saretik: bigarren gradura pasatzea, Euskal Herriko espetxe batera aldatzea eta etxeratzea. Etxanizek 74 urte ditu eta azken hamabost urteotan espetxean dago.
ARGAZKI-BILDUMA: Sebas Etxaniz etxeratzea eskatzeko ekitaldia
∞Lotura duten albisteak:
- Sebas Etxaniz etxeratzea eskatuko dute zapatuan (2018-06-21)
- Sebas Etxaniz presoaren aldeko elkarretaratzera deitu du Elgoibarko Udalak (2017-11-22)
- Elgoibarko Sarek ‘Salatzen dut’ asteburua antolatu du, Sebas Etxaniz preso elgoibartarraren egoera salatzeko (2017-05-25)
- Etxanizen askatasuna eskatu dute haren senideek, lagunek eta ezagunek (2016-05-23)