Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 06 21 sebas etxera 2017 11 elkarretaratzea plazanElgoibarko Sarek ekainaren 23rako, zapaturako, ekitaldi berezi bat antolatu du Elgoibarren euskal presoen etxeratzea eskatzeko. Ekitaldian Sebas Etxaniz preso elgoibartarra izango dute gogoan. Besteak beste, giza-mosaikoa, zumba saioa eta mural bat margotuko dituzte.

Sebas Etxanizek 74 urte ditu eta azken 15 urteotan espetxean dago. Etxanizentzako gainontzeko presoei ematen zaizkien eskubideak eskatu dituzte Elgoibarko Saretik: bigarren gradura pasatzea, Euskal Herriko espetxe batera aldatzea eta etxeratzea. 

Zapatuan Kalegoen plazan egingo den ekitaldian 11:30etik 12:30era Zumba saioa izango da Elena Rodriguez gidari dela. Bere ikasleak arituko badira ere plazara gerturatzen diren herritarrak ere dantzara gonbidatu nahi dituzte.
Bestalde, hainbat artistek mural kolektibo bat margotuko dute 11:30etik 13:00etara. Antolatzaileek deia egin dute artistak lanean ikustera joan dadin jendea, sorpresa izango baita. Azkenik, Sebasen adina, 74 urte, 7 eta 4 irudikatuz giza-mosaikoa egingo dute plazan daudenen artean kartulinak eskutan hartuta eta altxatuta.

∞Lotura duten albisteak:

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza