Maiatzaren 24an egingo diren hauteskundeak tarteko, Zatoz Elgoibarko plazara izeneko ekitaldi politikoa antolatu du Elgoibarko EAJ alderdiak. Jeltzaleen alkategai Ane Beitiak, Elgoibarko Udala kudeatzeko aurkezten duten lantaldea aurkeztu du jendaurrean (goiko argazkian), kafe baten bueltan antolatutako ekitaldian. (argazkiak dauzka)
EAJ-PNV alderdiak Elgoibarko Udala kudeatzeko osatu duen lantaldea jendaurrean aurkeztu eta dituzten asmoen berri eman du Kalegoen plazan egin duten ekitaldian. Ane Beitiaz gainera, Markel Olanok eta Joseba Egibarrek ere hartu dute hitza, eta Arantza Tapiaren babesa ere izan dute kafe baten bueltan egin duten ekitaldian.
Felisa Bergaretxe omentzeko ere baliatu dute ekitaldia, joan den apirilaren 19an 100 urte bete zituela-eta. Lore sorta bat oparitu dio Ane Beitiak.