75 lagun inguru elkartu ziren Kalegoen plazan Altsasukoak aske! Alde hemendik kartelaren atzean. Bide batez, deialdia egin zuten arrazoi beragatik ekainaren 16an Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko. Autobusa jarriko dute Elgoibartik.
Altsasuko zortzi gazteei bi eta hamahiru urte bitarteko zigorra ezarri die Espainaiko Auzitegi Nazionalak, eta aske ziren lau lagunak martitzen goizean atxilotu zituen Guardia Zibilak Altsasun, "ihes egiteko arriskua" argudiatuta.