Altsasuko gazteen atxiloketak salatzeko kontzentrazioa egingo dute plazan

Barren.eus 2018ko eka. 5a, 15:37

Guardia Zibilak Altsasuko lau auzipetu atxilotuta eraman ditu gaur epailearen aurrera. Atxiloketa horiek eta joan den barixakuan jakirarazi zuten epaiaren aurka protesta egiteko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako Elgoibarren.

20:00etan izango da elkarretaratzea Kalegoen plazan. Antolatzaileek "Altsasukoak aske muntai polizialik ez" lelopean deitu dituzte herritarrak elkarretaratzera.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Concepcion Espejel Jorquera (presidentea), Manuela Fernandez Prado eta Jesus Eduardo Gutierrez Gomez (ponentea) epaileek joan den barixakuan jakinarazi zuten Altsasuko auziko epaia. Gaur, haien aginduz, eta “ihes egiteko arriskua” dutela argudiatuta, lau auzipetu atxilotu ditu Guardia Zibilak. Informazio osoagoa: guaixe.eus