EAJk dei egin du ekainaren 10eko giza katean parte hartzera

Barren.eus 2018ko mai. 31a, 13:22

Elgoibartik eta Mendarotik ere pasatuko da Gurte Esku Dagoren giza katea eta Elgoibarko eta Mendaroko EAJk parte hartzera deitu diete alderdikide, jarraitzaile eta herritarrei. Era berean, Elgoibarko EAJk Ane Beitia aukeratu du datorren urteko Udal hauteskundeetan alkategai izateko.

Gure Esku Dagok antolatuta, ekainaren 10ean, Erabakitze Eskubidearen aldeko giza katea egingo da Donostiatik Gasteizera bitartean. Elgoibartik eta Mendarotik ere pasatuko da, eta Elgoibarko eta Mendaroko EAJk parte hartzera deitu diete alderdikide, jarraitzaile eta herritarrei. Era berean, Elgoibarko EAJk Euskaraldia egitasmoan parte hartzera eta "inplikatzera" ere animatu ditu herritarrak. 

• Ane Beitia alkategai

Elgoibarko Uri Buru Batzarrak maiatzaren 29an eginiko batzarrean hartutako erabakiaren berri ere eman du EAJ alderdiak. Ane Beitia Arriola eta Markel Olano Arrese "aho batez" hautatu zituzten 2019ko Udal eta Foru hauteskundeetan zerrendaburu izateko. "Elgoibarko Uri Batzarrak ​Ane Beitia Arriola anderearen gain jartzen du alkatetzarako konfiantza eta agintzen dio, elkarlanean bai alderdiarekin eta herritarrekin, datorren legealdirako ardurak bereganatu ditzala", esan dute prentsa ohar bidez.