Kataluniako espetxeratzeak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2018ko mar. 25a, 12:03

Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna lelopean egin dute elkarretaratzea, gaur eguerdian, Kalegoen plazan. Eta Mendaron ere batu dira zenbait herritar Kataluniako Parlamentuko eta gobernuko beste bost kide espetxeratu izana salatzeko.

EHBildu alderdiak eta Gure Esku Dago taldeak deituta batu dira hainbat herritar Elgoibarren, barixakuan Katalunian izandako espetxeratzeak salatzeko. Kataluniako Parlamentuko eta gobernuko beste bost kide espetxeratu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak: Carme Forcadell, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull eta Dolors Bassa. Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenak erabaki zuen horiek denak espetxeratzea ihes egiteko eta matxinada delitua berriz egiteko arriskua dutela argudiatuta.

kataluniarekin bat manifestazioa elgoibar kalegoen

kataluniaren alde mendaro